Ikusmenaren zerbitzu integrala

  • Optometria orokorra eta haurren optometria

  • Miopia- kontrola eta ORTO-k

  • Kontaktologia aurreratua

  • Topografia korneala

  • Tonometria (begiaren presionaren neurketa)

  • Begi lehorraren balorazioa

Zure ikusmena da gure lehentasuna. Horretarako optika eta optometriaren arlo ezberdinak jorratzen ditugu ikusmena eta begia bere horretan baloratuz.

Optika betaurrekoen eta lenteen diseinuan oinarritzen den arloa da. Optometria, aldiz, ikusmenaren balorazioaz arduratzen da.  Hortaz, alor biak uztartuta, beharrezko baliabidek aplikatuz zerbitzuen eskaintza zabala osatzen dugu.

Ikusmen azterketa

Ikusmenaren egoera neurtu eta tratamendu egokiena emateaz arduratuko da optometrista, horretarako beharrezko ikusmen probak eginez. Hala nola, miopia, hipermetropia, astigmatismoa eta presbiziaren kasuan.

Ikusmen terapia

Ikusmen gaitasunak hobetzeko egiten den tratamendu optometriko pertsonalizatua da. Ariketa zehatzen bidez sistema bisuala entrenatzen da, modu eraginkor, koordinatu eta erosoan funtzionatzeko helburuarekin. Hauek dira lantzen diren alorrak: begi alferra eta estrabismoa, ikusmen binokularra, ikaskuntzarako errendimendu bisuala, kirol ikusmena eta garun lesioek eragindako ikusmen arazoak.

Haur eta adinekoentzako arreta

Haurren ikusmen garapenaren egoera aztertu eta arazoei konponbide egokiak bilatzeaz arduratzen gara. Horrez gain, adinekoentzako irtenbide eroso eta irisgarriak eskaintzen ditugu.

Prebentzioa eta orientazioa

Begien osasuna zaintzeko aholkuak ematen ditugu, pantailen erabilerari, argiaren eraginari edo higieneari buruz, esaterako. Beharrezkoa den kasuetan, ostera, oftalmologoarengana bideratzeko laguntza eskaintzen diogu bezeroari.

Eguzkitako betaurrekoak eta moda optikoa

Estetikaren eta funtzionaltasunaren arteko oreka bilatzen dugu. Horretarako aukera zabala eskaintzen diogu bezeroari, hala nola, estilo ezberdinetako markak Oakley, Carolina Herrera eta Etnia, tartean.

Lenteen eta betaurrekoen egokitzapena

Estilo eta behar optikoen arabera aholku pertsonalizatua eskaintzen dugu. Beharrezko kasuetan betaurrekoak eta kontaktu bidezko lenteak neurtu eta egokitzen ditugu, konponketa eta garbiketak eginez.